Please install Flash and turn on Javascript.

Hasiera arrow Erregaiak arrow Biodiesela arrow Biodiesela Europan
Biodiesela Europan Inprimatu E-posta

biodiesel europe Biodiesela erregai gisa Ingurunearen aldeko Estrategia Europarrean

Gero eta gehiago erabiltzen da biodiesela Europan. Beraz, urrats garrantzitsua da hori Kyotoko Protokoloak emisio toxikoen murriztearen arloan aintzat harturiko helburuen alde. Europar Batasunak biodiesela bezalako erregai berriztagarrien kontsumoaren hazkunde progresiboaren aldeko apustua egin du, petrolioaren produktu eratorrien ordez.

Baikor egoteko gonbitea luzatzen digu biodieselaren ekoizpenak Europar Batasunean izan duen gorakadak: 2006an 4.890.000 tona biodiesel ekoitzi ziren E.B.ean, 2005ean baino %54 gehiago.

Ekoizpena

Espainian 99.000 tona biodiesel ekoitzi ziren 2006an. Aurrerapen handia, 2003an 6.000 ekoitzi zirela hartzen badugu kontuan (European Biodiesel Boardetik atereak dira Europako eta Espainiako datuak).

Hala eta guztiz ere, Europako biodieselaren ekoizpen gero eta handiagoak baikor egoteko gonbitea luzatzen digun arren, beste urrats bat egin behar da haren kontsumoa errepideko garraiolarien erregai gisa sustatzeko. Guztion erantzukizuna da ingurunearen hondamen-prozesua iraultzea. Gure apurra ere eskaini nahi dugu Urkidetik, erregai ekologiko honen kontsumoaren aldeko apustua eginez.

Guztion erantzukizuna da ingurunearen hondamen-prozesua saihestea. Urrats garrantzitsua egingo duzu biodieselaren aukera eginez.