Please install Flash and turn on Javascript.

Garraio bereziak Inprimatu E-posta
Trafikoko Buruzagitza Nagusiak luzatutako baimen osagarriak Ibilgailuen arautegi Nagusiaren IX eranskineko mugak gainditzen dituzten ibilgailuen zirkulazioa baimentzen du, baldin eta honako mugok gainditzen ez dituzten bitartean:
  • Luzera: 20,55 m. artekoa
  • Zabalera: 3 m. artekoa
  • Garaiera: 4,5 m. artekoa
  • Masa: 45 t. artekoa
  • Ejeko/masa: Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak (RGV) eta Ibilgailuen azterketa teknikoak (ITV) baimentzen duten artekoa.
Baimen osagarri honekin Espainiako errepide guztietatik libre ibili daiteke, salbuespenak salbuespen:
  • Pasatzea fisikoki galarazita egotea.
  • Txartelaren titularrak propio uko egin izatea txosten generikoari.
Bi kasuetan ibilbide jakin bateko banakako baimena eskatu beharko da.

Kontuan izan Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan zirkulatzeko, dagokion Aldundiari eskatu behar zaiola baimena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu. Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren webgunea.