|
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak galarazi egiten die zirkulatzea honako ezaugarriak dituzten ibilgailuei:
- Edozein salgai garraiatzen dituzten 7.500 Kg baino gehiagoko BGM (Baimendutako Gehieneko Masa) dutenak.
- Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten 3.500 Kg baino gehiagoko BGM (Baimendutako Gehieneko Masa) dutenak.
- Garraiatzen dituzten salgaiak direla-eta (a, baimen berezia behar dutenak Ibilgailuen Erregelamendu okorreko 14. artikuluaren arabera.
- Ibilgailu bereziak: nekazaritza-makineria, edo obrak eta zerbitzuetakoa.
- Euren indarrez dabiltzan zerbitzu-makinak eta altxatzeko garabiak, larrialdietan izan ezik.
Salbuespen gisa, galarazitako egunetan eta bideetan ibiltzeko, baimen bereziak behar dira- Txartel Gorriak eta Txartel Horiak.
Txartel Gorriak ezinbestekoak dira salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat, aipatutako Erregelamenduko B.2 atalean ezarritako bide-eta ordutegi-tarteetan.
Ibilgailuen Erregelamendu okorreko 39.5. artikuluaren arabera, larrialdia probatutakoa denean baino ez dira luzatuko baimenak, eta honako kasuotan uko egin dakioke baimenak luzatzeari:
-
Hartzailearen biltegien autonomia 24 ordukoa baino handiagoa denean.
-
Karga eta deskargaren artean 400 km baino gutxiago dagoenean.
Galarazitako egunetan salgai arriskutsuak garraiatzeko baimen iraunkorrik ez da luzatuko inolaz ere. Beti aldi baterakoak izango dira.
Txartel Gorrien eskaeretan honakoak jarri behar dira:
- Galarazitako bide edo eta egunetan zirkulatu beharreko derrigortasunaren justifikazioa.
- Ibilgailuaren matrikula.
- Ibilgailu-mota.
- Garraiatu beharreko salgaia.
- Ibilbidearen hasiera eta amaiera, garraioaren ibilbide zehatza eta kilometro-kopuru zehatza.
- Zenbat denborarako eskatzen den baimena.
- Garraiatutako produktua fabrikan gordetzeko biltegien autonomia-ziurtagiria.
- Dagokion tasa ordaindu izana (Tasa 4.7).
Txartel Horiek Erregelamenduko II. eranskinean ezarritako bide-eta ordutegi-tarteetan zirkulatzeko baimena ematen diete 7.500 Kg baino gehiagoko BGM (Baimendutako Gehieneko Masa) ibilgailuei eta baita salgai arruntak (arriskutsuak izan ezik) garraiatzen dituzten edozein BGM (Baimendutako Gehieneko Masa) duten edozein ibilgailuri.
Txartel Horien eskaeretan honakoak jarri behar dira:
- Galarazitako bide edo eta egunetan zirkulatu beharreko derrigortasunaren justifikazioa.
- Garraiatu beharreko salgaia.
- Zenbat denborarako eskatzen den baimena.
- Ibilbidearen hasiera.
- Garraioaren ibilbide zehatza.
- Ibilbidearen amaiera.
- Dagokion tasa ordaindu izana (Tasa 4.7).
Probintzietako Trafikoko Buruzagitzek eta Espainiako Materiala baimentzeko zerbitzuek ez dute zertan egiaztatu egunean egotea garraioa egiteko indarrean dauden legeek eskatutako dokumentazioa, txartel gorriekin gertatzen den moduan, txartela izatea eta eguneratuta titularraren erantzukizuna baita.
Salbuetsita daude ganadua bizirik edo esnea gordinik garraiatzen duten ibilgailuak.
Ibilbidea Erkidego Autonomo bakarretik baino ez bada pasatzen, txartelak lortzeko baimenak Probintzietako Trafikoko Buruzagitzak luzatuko ditu. Ibilbidea Erkidego Autonomo batetik baino gehiagotik (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako kontuan hartu gabe) pasatuz gero, Espainiako Trafikoko Zuzendaritzako zerbitzuek tramitatuko dute eskaera.
Bi txartelen baimena indarrean egongo da aipatutako ibilbidea egin bitartean bakarrik eta inoiz ez hilabte baino gehiagotan.
Informazio gehiago nahi iznez gero, kontsultatu Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren webgunea.
|