Please install Flash and turn on Javascript.

Hasiera arrow Erregaiak arrow Biodiesela
Biodiesela Inprimatu E-posta


Zer da biodiesela?logo biodiesel

Erregai sintetiko berriztagarria da biodiesela eta landare-olioak edo animalia-koipeak –berriak edo birziklatuak– bezalako lipidoetatik ekoizten da.

Garraioaren arloan erregai fosilekin (petrolioarekin adibidez) nahasirik edo bere soilean, nahasi gabe, erabiltzen da. Notazio desberdinak erabiltzen dira, nahastean bideraturiko biodiesel-portzentaiaren arabera: B100 (biodiesela %100), B30, B15 (biodiesela %15)...

> igo

Biodieselaren kontsumoaren abantailak

Guztiz gomendagarria da biodieselaren erabilera, ingurunearen babesean dituen onura garrantzitsuengatik, beroketa globalaren eragina eta emisio txikoak murrizten baitira hura erabilita. Zeharka ere, eragin positiboa du laborantzan. Egun, hiru milioi hektareatik gora bideratuak dira Europar Batasuneko lurretan biodiesela egiteko.

Kilo bat biodiesel erabilita 3 kilo CO2 murrizten dira. Biodieselak sulfuro kopuru oso txikiak ditu eta erraz biodegradatzen da gainera. Abantaila horiek guztiak frogatu eta egiaztatu dituzte Europar Batasuneko programa eta institutu autonomo batzuek.

Gainera, biodieselaren erabilerak ez du banaketa-sisteman aldaketa handirik eskatzen eta saihestu dira bestela egin beharko liratekeen azpiegitura-kostuak.

girasol biodiesel
> igo

Biodiesela erregai gisa Ingurunearen aldeko Estrategia Europarrean

Gero eta gehiago erabiltzen da biodiesela Europan. Beraz, urrats garrantzitsua da hori Kyotoko Protokoloak emisio toxikoen murriztearen arloan aintzat harturiko helburuen alde. Europar Batasunak biodiesela bezalako erregai berriztagarrien kontsumoaren hazkunde progresiboaren aldeko apustua egin du, petrolioaren produktu eratorrien ordez.

Baikor egoteko gonbitea luzatzen digu biodieselaren ekoizpenak Europar Batasunean izan duen gorakadak: 2006an 4.890.000 tona biodiesel ekoitzi ziren E.B.ean, 2005ean baino %54 gehiago.

> igo

Ekoizpena

Espainian 99.000 tona biodiesel ekoitzi ziren 2006an. Aurrerapen handia, 2003an 6.000 ekoitzi zirela hartzen badugu kontuan (European Biodiesel Boardetik atereak dira Europako eta Espainiako datuak).

Hala eta guztiz ere, Europako biodieselaren ekoizpen gero eta handiagoak baikor egoteko gonbitea luzatzen digun arren, beste urrats bat egin behar da haren kontsumoa errepideko garraiolarien erregai gisa sustatzeko. Guztion erantzukizuna da ingurunearen hondamen-prozesua iraultzea. Gure apurra ere eskaini nahi dugu Urkidetik, erregai ekologiko honen kontsumoaren aldeko apustua eginez.

Guztion erantzukizuna da ingurunearen hondamen-prozesua saihestea. Urrats garrantzitsua egingo duzu biodieselaren aukera eginez.

> igo