|
Txartela |
|
|
|
Gure bezeroek Leialtasun Txartel pertsonalizatu bat eduki dezakete. Honako abantaila hauek ditu, besteak beste:
-
Goi Segurtasuneko sistema batean oinarritua da eta kode sekretu (PIN) batez hornitzen du txartel bakoitza.
- Dohainekoa da txartela, ez eskuratze-kosturik ez eta mantenu-kosturik ere.
- Hileko kontsumoaren arabera, deskontu esanguratsuak eskaintzen ditu txartelak erregaia ordaintzerakoan.
- Erosoago erabil dadin, txartela erabiltzeko ez da banketxez aldatu behar.
- Hilabetea igarotakoan kobratzen da kontsumoa, eginiko hornikuntzen ondoko hilaren 1etik 15era bitartean.
Gauzak beti argi edukitzearren, orria batean aurkezten dira aldiro, xehe-xehe, txartelaz eginiko ordainketei dagozkien datuak, honako hauek:
- Eginiko hornialdiak, lekua, data eta ordua zehaztuz.
- Aldiro hornituriko erregai-kopurua.
- Hornialdi bakoitzean lorturiko deskontua.
- BEZa zehaztua.
Ikus daitekeen bezala, abantailaz beterik datorkie gure bezeroei txartela, kontra-partidarik gabe. Dirua aurrez ezazu eta erosoago eta seguruago egizu lan Goi Garraioak-en Leialtasun Txartelaz. Oso erraza da.
|
|