|
Ibilgailuen salerosketa eta transferentzia |
|
|
|
Zure ibilgailua saldu edo beste berri edo erabilitakoren bat erosi nahi izanez gero, Urkidek formulario bat, gure webgunean iragarki gisa doan txertatuko duguna, betetzeko aukera ematen dizu. Horretaz gain, orri hau bisitatzeko aukera izango duzu, bertan iragarki guztiak daude ("Saltzen dut" eta "Erosten dut" sailetan banatuta eta zenbait azpisail dituztenak (motoak... kotxeak... kamioiak...).
Urkidek gure erabiltzaileen arteko topagune gisa funtzionatu nahi dugu, euren arteko salerosketan zuzenean egiteko, bitartekaririk gabe, gaingasturik gabe... ez duzu ezer galtzen gure iragarkiak kontsultatzeagatik edo iragarkiren bat txertatzeagatik. Bali ezazu aukera hau!
Erabilitako ibilgailua erosiz gero, dagokion transferentzia egin behar da eta jabe berriaren izenean jarri. Tramitazioa egiteak Probintziako trafiko Zuzendaritzara zenbait bisita egitea eskatzen du eta honako dokumentuak eramatea:
- Transferentzia-eskaera orria
- Ibilgailuaren dokumentazioa
- Ibilgailuen zirkulazioari buruzko udal indarrean dagoen urtearen barruko
- Ibuilgailuaren titularraren NA eta fotokopia bat (Jabea elkarte bat balitz, titularrak honako hauek aurkeztu beharko ditu: ahalordetza-agiria, enpresaren identifikazio fiskaleko kode (IFK), enpresaren legezko ordezkariaren NA
- Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga ordain-agiria
- Tasak
Urkiden adituak ditugu uneoro aholkularitza eskaini eta transferentzia modu eroso eta azkarrenean egiten lagunduko dizutenak.
Mugitu eta etorri Urkidera, zure zerbitzura gauzkazu.
|
|