Legezko Oharra eta Pribatutasun Politika

URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresarena da web-orri hau eta informazio-mailakoa baizik ez da haren izaera. Orri honetan sarturik, garbi dago ezagutzen eta onartzen dituzula honako termino eta erabilera-baldintza hauek.

1. Web-orriaren titulartasuna. Domeinuaren izena urkide.net, URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresaren jabetza gisa dago erregistraturik. Hona hemen gainerako datuak: IFK A-20498200; elkartearen egoitza, Basarte Poligonoa, 6. Lursaila, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa); harremanetarako telefonoa, +34 943 851 237, eta posta elektronikoaren helbidea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Hona hemen domeinuaren erregistro-datuak: Gipuzkoakok Erregistro Merkantil-(e)ko Merkataritza Erregistroa, 1966 Liburua, 158 Liburukia, SS9176 Orria, 1 Inskripzioa.

2. Webaren jabetza intelektuala. Web-orri honen eta haren diseinu grafikoaren edukiaren jabetza intelektualaren eskubide guztiak dira URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresaren, eta soil-soilik enpresa horren, jabetza, eta hari dagokio eskubide horiek ustiatzeagatik etor litezkeen eskubideak baliatzea. Halatan, debekaturik dago eduki hori osorik nahiz zati batean erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea edota aldatzea, URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak horretarako baimena espresuki eman gabe. Legeak babesten ditu, halaber, web-orri honetan ageri diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak edo nolanahi diren zeinu guztiak.

3. Webaren edukiak eta estekak. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak inolako erantzukizunik ez du izango bere web-orriaren edukiez bidera litezkeen erabilera oker edo gaiztoen aurrean, eta eduki horietara jo duen eta eduki horiek erabili dituen pertsonarena baizik ez da izango erantzukizun hori. Era berean, inolako erantzukizunik ez du izango bere web-orrian estekaturiko web-orrietan, hau da, herenen web-orrietan, ager litekeen informazioaren aurrean. Esteka horien presentzia informazio-izaerakoa baizik ez da, eta inolaz ere ez dira helburuko web-orriek eskainiko dituzten produktu edo zerbitzuen kontrataziorako gonbitetzat hartu ahal izango. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak esteka horien bidezko jarduera edo informazioa legez kanpokoa, delituzkoa edo herenei ondasunetan edo eskubideetan kalte-ordainen bitartez ordaindu beharko liratekeen hondamenak eragiteko modukoa dela ziur dakielarik, beharreko zuhurtziaz eta prestasunez jokatuko du delako esteka ahalik eta bizkorren ezabatzeko edo biderik gabe uzteko.

4. Informazioaren trukea eta zabalkundea. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak inolako erantzukizunik ez du izango erabiltzaileen artean bere web-orriaren bitartez bidera litekeen informazio-trukearen aurrean. Eta ez gara bereziki erantzuleak izango adin txikiek bidera lezaketen erabileraren aurrean, baldin eta hartan ageri diren edukiek haien sentiberatasuna mintzen badute.

5. Web-orriaren eguneratzea eta aldatzea. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak berea du bere web-orriko informazioa, edota haren itxura eta aurkezpen-moldea, noiznahi eta aurrez ohartarazi gabe eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta inolako erantzukizunik ez du izango hala jokatuz gora.

6. Oharrak aspektu teknikoei buruz. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak inolako erantzukizunik ez du bere gain hartuko baldin eta Internetekiko konexioaren bitartean ekipo informatikoetan gerta litezkeen arazo tekniko edo huts nahiz akatsen aurrean, ez eta herenek, ezin kontrolatuko liratekeen legez kanpoko sarraldien bitartez, eragin litzaketen kalteen aurrean ere.

URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak ez du birusen edota web-orri honen nahiz herenen web-orrien sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan kalteak eragin litzakeen beste edozein elementuren absentzia bermatzen, eta inolako erantzukizunik ez du bere gain hartuko arrazoi horiek direla-eta gerta litezkeen kalte eta galeren aurrean. Era berean, inolako erantzunik ez du bere gain hartuko erabiltzaileak, herenen iturrietatik datorren informazioaren okerrak, akatsak eta hutsak direla-eta, jasan litzakeen kalte eta galeren aurrean.

7. Erabiltzaileen datuen tratamendua. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak gure inprimakien edo harremanetarako e-posten bitartez helarazten dizkigunean, baimena ematen dio espresuki URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresari, bere Datu Pertsonalen tratamendu automatizaturako, zerbitzuen eskaerei erantzun ahal izateko. URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak bere titulartasunaren menpeko fitxategi batean egongo die harrera erabiltzaileak eskainitako datuei, eta beharreko segurtasun-neurriak hartuko dira informazio horren gainean, Datuen Babeserako indarrean dagoen araudiak eskatu bezala.

URKIDE ZERBITZUAK, S.A. enpresak ez dizkio jasoriko datuak besteri emango edo jakinaraziko, erabiltzailearen baimena jaso ez badu horretarako, erabiltzaileak eskaturiko zerbitzua emateko jakinarazpen hori ezinbestekoa denean izan ezik.

Sarrera izateko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra aritzeko eskubideez baliatua ahal izango da erabiltzailea, honako helbide honetara idatzirik: URKIDE ZERBITZUAK, S.A., Fitxategiaren arduraduna, Artiz auzoa, 19 - 2, Zumárraga, 20.700, Gipuzkoa.

“BIDALI” botoia sakatu badu, erabiltzaileak aurrez azaldutako baldintzak onartu dituela ulertzen dugu. Datuen harrerarako inprimakietan dago botoi hori.

8. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa. Izaera orokorrez, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpekoak izango dira erabiltzaileekin web-orri honen araberako zerbitzuen prestazioaren arabera bideratuko diren harremanak. Erabiltzaileek web-orri honetan azaldutako guztia ezagutzen dute eta berariaz onartzen. Formularioen bidez bidalitako datuak legeak adierazten duen denbora zehar mantenduko dira.

Urkide Zerbitzuak, S.A.

Polígono Industrial Basarte, Parcela 6

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tfno: 943 85 12 37